Caster Hackathoia 2018. Euskaltel Konektaren lehiaketa, 48 ordutan, caster onenaren bila

Zer da eta zertan datza Big Data Hackathoia?

Bideojoko casting arloan etorkizun oparoa duten gazteak babestu eta sustatzea dugu helburu. Hackhatoian zehar, parte-hartzaileak gaian adituak direnak eskainiko dituzten hitzaldietara joan eta, lehiaketaren onena nor den argitzeko, proba ezberdineei aurre egin beharko diote.

Nork har dezake parte?

Lehiaketa hau pertsona orori dago zuzendua, adina, sexua eta formazioa edozein dela ere, beti ere bideojoko eta komunikazioan interesatuak egon behar direla. P arte-hartzaileen profila irekia da, profil teknikoak, negozio, marketing, komunikazio, ingenieria edo diseinuzkoak izan daitezke.

Nola parte hartu eta zein da izan emate epea?

Izen-emate epea uztailaren 23an bukatuko da. Hackathoi-ean izen-eman eta parte hartzeko, ezinbestekoa da izen-emate formularioa betetzea, harremanetarako datu eta parte hartzeko arrazoien azalpen laburrarekin. Antolakuntzak hautagaitzak baloratu eta parte-hartzaileak aukeratzeaz arduratuko da.

Parte-hartzeak kosturen bat al du?

Parte hartzea doakoa bada ere, izen ematea eta aukeratua izatea ezinbestekoa da. Parte-hartzaileek Euskal Encounter-ak irauten duen bitartean BEC-era sartu eta hitzaldietara joateko aukera izango dute. Era berean, Hackathoiak iraungo duen bitartean, edari eta janaria dohainik izango dute.

Ezer berezirik behar al da parte hartzeko?

Zure mugikorra ekartzearekin nahikoa izango duzu. Antolakuntzak cast-ak proiektatzeko ikus-entzunezko baliabideak, lan mahaiak eta beste ekipo batzuk kudeatuko ditu.

Noiz ospatuko da?

Hackahtoia Euskal Encounter-aren barne ospatzen da, uztailaren 26tik (osteguna) eta 28ra (larunbata). Gutxi gora-behera, honako hau izango da egitaraua:

  • Uztailaren 26ean, ostegunean:
    • 16:00 – Caster lehiaketaren aurkezpena
    • 16.30 – “Lokuzio teknikak”
    • 17.30 –  “Alderdi teknikoak”
    • 18.30 – Lehenengo proba
  • Uztailaren 27an, ostiralean:
    • 10:30 – “Nola izan Caster lana ogibide”
    • 12.00 – “Ohiko kirolean aritzen den caster baten lekukotza”
    • 13.00 – Bigarren proba
    • 16.00 – “Esatari eta analistaren rolak”
    • 18.30 – Hirugarren proba
  • Sábado 28 de julio:
    • 10:30 – “Caster profesionalen lekukotza”
    • 12.00 – Azkeneko proba
Nola aukeratuko dira irabazleak?
  • Hackathoian zehar, lau casting proba egongo dira parte-hartzaileek euren teknika, pasio eta komunikaziorako baliabideak erakusteko aukera izan dezaten. Probek aurrera egin ahala, epaimahaiak parte-hartzaileak puntuatuko ditu. Era berean, gainontzeko parte-hartzaileek ere zeresana izango dute, izan ere, ebaluazioa horrela burutuko da:
  • Proba bakoitzean epaimahaiaren ebaluazioa: onenarentzat 10 puntu, bigarrenarentzat 9, eta horrela hurrenez hurren azkenerarte, puntu bakarra jasoko duena. Irabazlea puntu gehien lortzen dituena izango da, gehienez 50 puntu eta gutxienez 5 puntu lortuko dituela.
Zer irabaz dezaket?

Irabazlea Gamegunean caster lanean arituko da eta 300 €-ko saria jasoko du.

Nork antolatzen du Hackathoia?

Euskaltel Konektak, Euskal Herriko telekomunikazio operatzaile liderraren fundazioak sustatzen du ekitaldi hau.

Big Data Hackathoia 2017. Euskaltel Konektaren lehiaketa Big Dataren bidez konponbiderik hoberena bilatzen duena

Big Data Hackhatoia 2017 lehiaketaren oinarriak
Zer da eta zertan datza Big Data Hackathoia?

Big Data Hackathon-a partaide guztiek gainditu beharreko erronka baten bitartez ekintzailetza sustatu eta bultzatzea helburu duen lehiaketa bar da. Talde partaideek “Nola mundua hobetu Big Data-ren bitartez? Galderari erantzunez proposamen ezberdinak aurkeztu beharko dituzte, eta hauetan sakondu lehiaketa egunetan zehar.

Ideien planteamendu eta garapenean partaideak lagundu eta inspiratzeko asmoz, egun bi hauetan zehar hitzaldi ezberdinak jasoko dituzte. Guzti hauek jada Interneten bitartez mundua hobetzen dauden ekintzaile teknologikoen bitartekari zein erakunde sozialen eskutik izango dira.

Ze proposamen mota egin daitezke?

Munduko edozein arazo konpondu edo hobetzeko datuen erabilera erabiltzen duen edozein proiektu planteatu daiteke. Gaixotasun bat, gosea, segurtasun arazoak edo talde marginalei babesa emango dieten konponbideak izan daitezke.

Nork har dezake parte?

Lehiaketa profesional ekintzaile zein izateko asmoa dutenei zuzendua dago. Parte-hartzaileen profila irekia da, profil teknikoak, negozio, marketing, komunikazio, ingenieria edo diseinuzkoak izan daitezke. Teknikoen laguntzarik ez duten parte-hartzaileek (programatzaileak) antolakuntzaren bitartez jaso ahalko dute. Espazio kontuak direla eta, ez dira 3 pertsona baino gehiago onartuko talde bakoitzeko.

Nola parte hartu eta zein da izan emate epea?

Izen-emate epea uztailaren 18an bukatzen da. Hackathonen izen-eman eta parte hartzeko, beharrezkoa da izen-emate formulario bat betetzea, kontaktu datu, parte hartzeko arrazoien azalpen labur bate eta proiektuaren esposizioa edo Hackathon-aren bitartez garatu nahi denaren azalpenarekin. Antolakuntza hautagaitzak baloratu eta parte-hartzaileak aukeratzeaz arduratuko da.

Noiz ospatuko da?

Hackahtoia Euskal Encounter-aren barne ospatzen da, uztailaren 23 (igandea) eta 24an (astelehena). Startupen aktibitateen garapenerako eta hauen aurkezpenerako datak orientagarriak dira:

  • Ekitaldi aurretik edo bitartean: Proiektuen kontzeptualizazioa
  • Uztailak 23, igandea:
    • Prototipoen garapena (funtzionalitateak)
    • Negozio ereduaren kontzeptualizazioa
  • Uztailak 24, astelehena:
    • Growth Hacking: proiektuen zabaltze, promozio eta betatester bilketa.
    • 12 Startup-en aurkezpena epaimahaiaren aurrean.
    • Irabazleen hautaketa.
Nola aukeratzen dira irabazleak?

Irabazleak nortzuk diren erabakitzeko, ebaluazio bi izango dira kontuan:

– Big Data eta ekintzailentzan adituez osotutako epaimahaiarena, bereziki proiektuen funtzionalitatea baloratuko duena.

– Parte-hartzaileena. Lehiakide guztiek gainontzeko proiektuei balorazio bat emango die, bereziki hauen espozizioa baloratuz.

– Interneteko erabiltzaileena, proiektu bakoitza #hastag bitartez Twiterren aipatuz. Hastag bakoitzeko aipamenen batuketa egingo da, erabiltzaile bakoitzak aipamen bakar bat egin ahalko duela kontuan izanik.

  • Partaideen bozketa (%25).
  • Epaimahaiaren bozketa (%50).
  • Publikoaren bozketa Twitter-en bitartez (%25).

Ebaluazio hauek astelehen arratsaldean egingo diren 8 minutuko azalpen batetik abiaturik egingo dira (4 aurkezpenerako eta 4 galderentzako). Epaimahaiaren balorazioak puntuen %50a  bilduko du, eta beste biek %25a bakoitzak. Startup bakoitzaren azken puntuazioa horrela gehituko da:

Zer irabaz dezaket?

Aukeratutako lehen bost taldeek Huawei p10 Life mugikor bat jasoko dute, eta gainontzekoek smartwatch Asus ZenWatch 1.63″ Stainless Steel bat. Azken irabazleak gainera, startup baten garapenerako zenbait laguntza jaso ahal izango ditu. Sari boluntario bat da, urtebeteko epean esaktu ahal izango dena.

Nork antolatzen du Hackathoia?

Euskaltel Konektak, Euskal Herriko telekomunikazio operatzaile liderraren fundazioak sustatzen du ekitaldi hau.

Zergatik antolatzen da?

Lehiaketak helburu hirukoitza lortu nahi du; ekintzailetza sustatu, inguruko proiektu teknologikoak bultzatu eta profesionalen arteko networking-a erreztu.

Zein baliabide jartzen dira parte-hartzaileen esku?

Alderdi teknikoak. Antolakuntzak proiektuak ostatuko diren zerbitzaria kudeatuko du, Internet konexioa zihurtatuko du eta momentu oro laguntza teknikoa emango die behar duten partaideei. Hala ere, parte hartuko duten taldeek norberaren ordenagailua eraman behar izango dute.

Alderdi praktikoak. Antolakuntzak lehiaketaren bi egunetan zehar janaria eta edaria jarriko du partaideentzat, eta atseden gune bat ere.

Startup Hackathoia startup onena bilatzen duen Euskaltel Konektaren lehiaketa da.

Startup Hackathoia 2016 lehiaketaren oinarriak
Zer da eta zertan datza Startup Hackathoia?

Startup Hackathoia lehiaketa bat da eta honen helburua ekintzailetza sustatzea eta bultzatzea da. Lehiaketaren asmoa startup-ak laguntzea da. Parte hartzen duten taldeek beraien startup-ekin aurrera egitea edota lehiaketan bertan bat sortzea da asmoa. Honela, lehiketa bi kategoria edo lehiaketa desberdinetan banatzen da:

  • Lehiaketako 48 ordutan sortutako Startup Hackathoia. Kategoria honetan parte hartzen duten taldeek, Startupa hasieratik sortu beharko dute, ideia baten ingururan lana eginez, negozio eredu bat garatuz eta garapen teknikoarekin aurrera eginez.
  • Lehiaketako 48 ordutan sendotutako Startup Hackathoia. Kategoria honetan parte hartzen duten taldeek, beraien negozio eredua edo promozio estrategia hobetu beharko dute eta beraien proiektuan funtzionalitate berri bat sartu beharko dute. Honen helburua Startup-ak laguntzea da, beraien ideia edo prototipoa hobetu dezaten eta merkaturatze prozesuan zuzenduak izan daitezen.
Nork hartu dezake parte?

Lehiaketa ekintzaile profesional, ekintzaile berri zein unibertsitate ikasleei zuzenduta dago. Parte hartu dezaketen pertsonen profila irekia da, arlo teknikotik datoztenak, negozio eremutik, marketing mundutik, komunikazio arlotik, injeniaritzatik edota diseinu esparrutik. Kategoria bakoitzeko 6 talde onartuko dira gehienez (guztira 12 startup) eta 2-3 pertsona talde bakoitzeko. Ez dira 3 pertsona baino gehiago onartuko leku erabilgarria mugatua bait da. Startup parte-hartzaile kategoriak hurrengoak dira:

  • Sortze bidean dauden Startup-ak. Ideia fasean dauden proiektuak onartuko dira, unibertsitate ikasleak zein profesionalak garatu dezaketelarik.
  • Jada sortutako Startup-ak, merkatura ateratzeko nahia edo laguntza behar dutenak. Prototipo edo beta fasean dauden proiektuak onartuko dira, edota merkatuan aurrenengo pausuak eman dituztenak baina ezagutzera eman nahi direnak.
Zein da izena emateko epea eta nola hartu dezaket parte?

Izena emateko epea 2016 uztailaren 17an amaitzen da. Izena emateko eta Hackathoian parte harzeko, inskripzio formularioa bete behar duzu zure kontaktu datuekin, parte hartzeko arrazoiarekin eta zure proiektuaren azalpenarekin edo Hackathoiaren bitartenan garatu nahi duzun ideiarekin. Antolakuntzak hautagaitza guztiak baloratuko ditu eta partaideak aukeratuko ditu.

Zein proiektu aurkeztu daitezke?

Eremu digitalarekin harremana duten proiektuak onartuko dira. Proiektuak kategoria desberdinetakoak eta zeregin desberdinetarako izan daitezke: mugikor aplikazioen garapena, funtzionalitate berriak e-commerce proiektuetan eta media berriak. Nahiz eta proiektuen gaia librea izan, antolakuntzak hauen egokitasuna aztertuko du.

Noiz ospatuko da?

Hackahtoia Euskal Encounter-aren barne ospatzen da, uztailaren 22 (ostirala) eta 23an (larunbata). Startup-en garapen eta aurkezpen jarduerak hauek izango dira:

  • Ekitaldi aurretik edo bitartean: Proiektuen kontzeptualizazioa
  • Uztailak 22, ostirala:
    • Prototipoen garapena (funtzionalitateak)
    • Negozio ereduaren kontzeptualizazioa
  • Uztailak 23, larunbata:
    • Growth Hacking: proiektuen zabaltze, promozio eta betatester bilketa.
    • 12 Startup-en aurkezpena epaimahaiaren aurrean.
    • Irabazleen hautaketa.
Nola aukeratzen dira irabazleak?

Partaideek:

  • Beste Startup taldeen negozio eredua bozkatuko dute
  • Epaimahairen aurrean beraien proiektua aurkeztuko dute, honen funtzionalitateak baloratu ditzaten. Aurkezpena egiteko 4 minutu izango dituzte eta beste 4 minutu galderak erantzuteko.
  • Publikoaren botoa eskatuko dute Twitter-en bitartez. Horretarako proiektu bakoitzeko berezko hashtag bat sortuko da eta honen aipamenak zenbatuko dira.

Startup bakoitzaren puntu kopurua horrela osatuko da:

  • Partaideen bozketa (%25). Partaideek gainontzeko taldeen negozio eredua ebaluatuko dute.
  • Epaimahaiaren bozketa (%50). Parte-hartzaileek garatutako funtzionalitateak ebaluatuko dituzte. Talde bakoitzak, Uztailaren 22an beraien proiektua epaimahaiaren aurrean aurkeztuko du. Startup bakoitzak 4 minutu izango ditu proiektua aurkezteko eta beste 4 minutu honi buruzko galderak erantzuteko.
  • Publikoaren bozketa (%25). Publikoak Twitter-en bitartez bozkatuko du, gehien gustatu zaien proiektuaren hashtag.-a aipatuz. Horretarako, talde bakoitzak sarearen bitartez botoa eskatu ahal izango du. Kontuan izan:
    • Erabiltzaile bakoitzeko boto bakarra (aipamena) izango da kontuan.
    • Proiektu bakoitzeko berezko hashtag bat bereziki sortuko da, bozketak (aipamenak) zenbatzeko erabiliko dena.
Zer irabazi dezaket?
  • 1. Kategoria: Saria izatedun Startup onenari. 1.000 euroko saria publizitate digitalean erabiltzeko, Google plataforman eta MarketingDirecto.com-en
    • 400€-ko kanpaina Google Adwordsen
    • 30.000 inpresio duen 600€-tan baloratutako banner finkoa Marketing Directo-ko home atalean. Formatua 350×90 (50k pisuko gif animatua)
  • 2. Kategoria: Saria sortutako Startup onenari. Enpresa irabazlearen eratze legala* eta 1.000€-ko finantziazioa
  • 2. kategoriako Startup partaideen saria: Enpresen eratze legala*

*Borondatezko saria da eta urte beteko epean eskatu daiteke

Gainera lehiaketa bitartean, partaide guztiek etekina atera ahal izango dute:

  • Ekintzaile ospetsuen txosten eta hitzaldietara joateko aukera. Hauetan, beraien esperientziak partekatuko dituzte, arrakasta zein porrot istorioak eta bidean aurkitu dituzten zailtasunak ere kontatuko dituzte.
  • Hainbat adituen ezagutza aprobetxatu, hauek proiektuaren ideia garatzeko edo startup-a merkatura ateratzeko laguntza eskainiko dutelarik.
Nork antolatzen du Hackathoia?

Euskaltel Konektak, Euskal Herriko telekomunikazio operatzaile liderraren fundazioak sustatzen du ekitaldi hau.

Zergatik antolatzen da?

Lehiaketak helburu hirukoitza lortu nahi du; ekintzailetza sustatu, inguruko proiektu teknologikoak bultzatu eta profesionalen arteko networking-a erreztu.

Zein baliabide jartzen dira parte-hartzaileen esku?

Alderdi teknikoak. Antolakuntzak proiektuak ostatuko diren zerbitzaria kudeatuko du, Internet konexioa zihurtatuko du eta momentu oro laguntza teknikoa emango die behar duten partaideei. Hala ere, parte hartuko duten taldeek norberaren ordenagailua eraman behar izango dute.

Alderdi praktikoak. Antolakuntzak lehiaketaren bi egunetan zehar janaria eta edaria jarriko du partaideentzat, eta atseden gune bat ere. Gainera, antolakuntzak Euskal Encounter-en gainontzeko egunentzat sarrera erreztuko du.

2015eko Kazetari Hackathoia komunikabide digital prototiporik onena bilatzen duen Euskaltel Konektaren lehiaketa da.

Kazetari Hackthoia 2015 lehiaketaren oinarriak
Zer da eta zertan datza Kazetari Hackathoia?

Kazetari Hackathoia lehiaketa bat da, non erronka moduan, partaideei komunikabide digital prototipo bat edo jada existitzen komunikabide batean funtzionalitate berri bat garatzea proposatzen zaien. Garapena lehiaketa bitartean egin behar da, Euskal Encounter ekitaldiaren barne.

Nork hartu dezake parte?

Komunikabide bat ordezkatzen duen edozein kazetarik hartu dezake parte Hackathoian. Lehiaketa kazetari taldeei zuzenduta dago nagusiki, baina diseinatzaile zein informatikariekin elkarlanean aritu daitezke. Gehienez 1-2 pertsonek osatutako 10 talde onartuko dira. Euskarri teknikoa edota diseinatzaileena ez duten taldeek, antolatzaileen laguntza jaso ahal izango dute.

Zein da izena emateko epea eta nola hartu dezaket parte?

Hackathoian izena emateko eta bertan parte hartzeko, inskripzio formularioa bete behar duzu zure kontaktu datuekin eta zergatik parte hartu nahi duzun laburki azalduz. Antolakuntzak hautagaitza guztiak baloratuko ditu eta partaideak aukeratuko ditu.

Zein proiektu aurkeztu daitezke?

Garatu behar diren proiektuak komunikabide digital proiektuak izan behar dira, web orrialde bat zein mugikor aplikazio bat, biak edota funtzionalitate berri bat izan daiteke. Gainera:

  • Gaia guztiz librea da. Bertako agenda bat, joko bat, aldizkari online bat edo jada existitzen den web orrialde baterako funtzionalitate berri bat izan daiteke. Prozesuaren alde bat, ideia desberdinen inguruan lana egitea da.
  • Software librea erabili daiteke edo zerbait ex profeso garatu daiteke.
  • Prototipoarentzat soilik sortutako zenbait eduki izan behar ditu.
  • Edukia berritzeko plan bat eta negozio-eredu bat izan behar du.
  • Open data erabili behar du, baina sare sozialen API-ak edota beste edozein datu ere erabili daitezke.
  • Ez da beharrezkoa proiektuak bukatuta egotea, baina kontuan izango da.
Noiz ospatuko da?

Hackahtoia Euskal Encounter-aren barne ospatuko da. Prototipoak ekitaldi aurretik zehaztu daitezke, baina lehiaketa bitartean garatu eta komunikatu beharko dira, uztailaren 23 osteguna eta 24 ostiral bitartean. Garapen eta aurkezpen jarduerak gutxi gora behera honako hauek izango dira:

  • Ekitaldi aurretik edo bitartean: Proiektuen kontzeptualizazioa
  • Uztailak 23, osteguna: Prototipoen garapena
  • Uztailak 24, ostirala:
    • Proiektuen zabaltze, promozioa eta betatester bilketa.
    • 10 proiektuen aurkezpena epaimahaiaren aurrean, proiektuak ezagutu eta onena aukeratu dezaten
    • Irabazleen hautaketa
Nola aukeratzen dira irabazleak?

Prototipo bakoitzaren balorazio finala bi kalifikaziok ostatuko dute:

  • Balorazioaren %50a aditu epaimahai batek emango du. Prototipo bakoitzaren sortze ahalmena, berrikuntza maila eta betatester-ak inplikatzeko gaitasuna hartuko dute kontuan.
  • Gainontzeko %50a Twitter-en bidez gertatuko den bozketak emango du. Horretarako, prototipo bakoitzarentzat berezko hashtag bat sortuko da eta honen aipamenak zenbatuko dira.
Zer irabazi dezaket?

Lehiaketa bitartean, etekina atera ahal izango duzu:

  • Kazetaritza digitalean, teknologia berrietan eta growth hacking-ean adituak diren hainbat adituen master class-etara joateko aukera izango duzu
  • Zure proiektua garatzeko hainbat adituen ezagutza aprobetxatu ahal izango duzu
  • Open data erabiliz gero, 1.000€ ko saria irabazi ahal izango duzu
Nork antolatzen du Hackathoia?

Euskaltel konektak, Euskal Herriko telekomunikazio operatzaile liderraren fundazioak sustatzen du ekitaldi hau.

Zergatik antolatzen da?

Lehiaketak helburu hirukoitza lortu nahi du; komunikabideen inguruan proiektu teknologikoak sustatu, IKT-ak ematen dituzten aukeren ezagutza zabaldu eta profesionalen arteako networking-a erreztea.

Zein baliabide jartzen dira parte-hartzaileentzat?

Alderdi teknikoak

Antolakuntzak proiektuak ostatuko diren zerbitzaria kudeatuko du, Internet konexioa zihurtatuko du eta momentu oro laguntza teknikoa emango die behar duten partaideei. Hala ere, parte hartuko duten taldeek norberaren ordenagailua eraman behar izango dute.

Alderdi praktikoak

Antolakuntzak lehiaketaren bi egunetan zehar janaria eta edaria jarriko du partaideentzat, eta atseden gune bat ere. Honez gain, umeentzako gune bat ere egongo da partaideen umeentzat behar izanez gero.

Gainera, talde guztiak uztailaren 23an izango den Hackathoiaren ospakizun afarira gonbidatuta egongo dira.