Ohizko galderak:

Taldean diseinatzaile edo informatikaririk ez badut, parte hartu dezaket?
Bai, laguntza teknikorik ez baduzu, antolakuntzak euskarri eta sostengi teknikoa emango dizu eskatzen baduzu.
Ekitaldiaren ospakizuna baino lehenago lanean hasi naiteke?
Bai, baina Startup-aren promozioa Euskal Encounter-aren bitartean egin behar da.
Proiektua hasita egon behar du?
Ez, proiektua Hackathoian hasi daiteke.
Web orrialde prototipo bat eta app bat berdin balioetsiko dira?
Bai, proiektua edonolakoa dela ere, Startup bakoitza bere negozio eredu, funtzionalitate eta growth hacking-aren erabilpenaren arabera balioetsiko dira.
Bi kategorietan parte hartu dezaket?
Ez, kategoria zure idea edo Startup-aren aurreratze mailaren arabera aukeratu beharko duzu.
Noiz aukeratzen da irabazlea?
Irabazlea uztailaren 22an aukeratuko da, prototipoen aurkezpena ikusi eta Twitter-eko bozketa zenbatu ondoren.
Hitzaldi guztietara joan naiteke?
Bai, Hackathoieko partaide guztiak ekitaldiaren inguruan ospatuko diren jarduera guztietara joateko eskubidea izango dute.
Uztailaren 22rako proiektuak bukatuta egon behar dira?
Ez. baina prototipoen garapen maila aurreratua izatea positiboki balioetsiko da.
Ordenagailua eramatea beharrezkoa da?
Bai, partehartzaile guztiek beraien ordenagailua eraman beharko dute. Gainontzeko guztia, antolakuntzak erreztuko du.