Big Data merkatu gehienetan, nazional zein internazionaletan, goranzko joera izaten ari den joera berritzaile bat da. Kontzeptu honek datu kopuru handien prozesamenduari egiten dio erreferentzia, hauetan patroi errepikakorrak aurkitu eta enpresa baten zerbitzuen hobekuntzara lagundu ditzeketen ondorioak atera ahal izateko.
Espezializazio hau hainbat sektore profesionaletara egokitzen da, marketing eta arlo finantziarioa izanik ohikoenak, nahiz eta metereologia edo biologia bezalako arloetan ere informazioa eskaini dezakeen. Big Data erreminta printzipal bezala erabiliz aurretiaz ordu kopuru altu bat eskatzen zituzten arazoak, edo agian konponezinak zirenak konpondu ditzakegu. Guzti honegatik, Hackathon-en 2017 edizioak hurrengo galdera aurkezten du: Nola mundua hobetu Big Dataren bitartez?
Gai honek interpretazio ezberdinak izan ditzake: gaitegi lokal batetik abiatuz guztiz internazionala den zerbaitera, galdera honi erantzuna bilatzeko modu asko existitzen dira: aplikazio bat sortuz, webgune bat, databaseak… Parte-hartzaileek askatasun osoa izango dute beraien produktua erosoen sentitzen diren arloan garatu ahal izango dute, beti Big Data izanik proposamenaren oinarria. Interesaturik zaude? Izena eman!
Noiz: Uztailaren 23 eta 24an, igandea eta astelehena; 10:00etatik 20:00etara.
Non: Euskal Encounter-en Open Gunean, BEC-en, (Barakaldo).
Se está comentando