Angolaren hegoaldean dagoen Okavango ibaitik, Botswanako Kalahari deserturaino, gure planetaren esploratu gabeko azken eremutan barrena lau hilabeteko espedizio bat dago. Toki hau ia ukitu gabe egon izan da milaka urtetan, eta bertan zenbait kolonia basati aurki ditzakegu, besteak beste elefante, hipopotamo, leoi edo leopardoak bezalako animaliak adibidez.
Steve Boyes biologoa eta National Geographiceko esploratzailea izan da espedizio hau gidatzearen arduraduna, Okavango Wilderness proiektuaren barne. Proiektu honek, Big Data oinarri izanik, toki honetako aberastasuna babestea bilatzen du. Boyes 2011tik dabil bertako flora eta fauna ko datuak batzen, uraren kalitatea eta paisaiaren aldaketaren aldizkako ebaluazioak egiteaz gain.
Guzti honekin, database bat garatu du, Into the Okavango webgunean eskuragarri dagoena, Okavagango aztertu eta honi buruzko informazioa batu nahi duen orok espedizioak garatutako txostenei erreparatzea besterik ez dutelarik. Esploratzaile honen lan saiaturi eta Big Data teknologiak gehitzen dituen berrikuntzei esker hau eta mundu beste toki ezkutu batzuk bakarrak izaten jarraituko dute.
Se está comentando