Kirol elektronikoko arloan darabilten talentu berriak aurkitzeko helburuarekin, Euskaltel Konektak lehenengo Caster Lehiaketa antolatu du. OT edota Master Chef estiloari jarraituz, lehiaketak, master class-a medio, ikastaldi fasea izango du eta, ondoren, ikasitakoa praktikan jarriko dute parte-hartzaileek.

Komunikazioko ikuspuntutik esports-etan interesatuta daudenentzat dago zuzendua ekimen hau. Parte-hartzaileek formazioa jasotzea eta irabazleek Caster erdi-profesional bezala esperientzia izatea du helburu lehiaketak.

Esport femonemoa gora ari da etengabe Espainian. Liga ezberdinek, batez ere LVP-k eta ESL-k, eta lehiaketek geroz eta publiko gehiago dute. Horrez gain, finalak eta sari ekonomikoak eskaintzen dituzten ekimenek ere jendetza erakartzen dute.

Mundu hau osatzen duten eragileen ekosistema, handitzen doan heinean, gero eta pluralagoa eta espezializatuagoa da, eta momentuan, ezinbestekoak ditu Caster-ak. Izan ere, hauek dira bideojoko partidak lokutatzen dituztenak, kirol tradizionaleko esatarien estiloari jarraituz.

Hala ere, nahiz eta esatari profesionalek eta Caster-ek hamaika puntu dituzten amankomunean, badira beste hainbat alderdi bien arteko jarduera ezberdintzen duena, eta horretaz, hain zuzen, arituko dira Caster Lehiaketan egongo diren hizlari aditu eta profesionalak. Besteak beste, irakasleak inprobisazio eta lokuzio teknikei buruz arituko dira. Era berean, Caster profesionalentzat zer software eta hardware diren egokien eztabaidatzeko atal teknikoa egongo da.

Parte-hartzaileek 48 orduko formazio espresean ogibidearen ezinbesteko diren atalak jorratuko dituzte. Egun, ospatzen diren liga eta lehiaketa ezberdinek Caster profila eskatzen dute, etengabe talentu berriak bilatzen ari direla. Irabazleek, sari ekonomikoaz gain, esperientzia profesionala izateko aukera izango dute. Izan ere, Euskal Encounter-ean final bat casteatuko dute, bertan egongo den jendetzaren aurrean.