Un algoritmo es una forma compleja de realizar un cálculo. Un algoritmo es un proceso, una receta de cocina es un algoritmo. Que dice que debes hacer primero, segundo tercero…. Es un algoritmo para un cierto fin. Un algoritmo depende de los datos que se le entreguen.
Big Data merkatu gehienetan, nazional zein internazionaletan, goranzko joera izaten ari den joera berritzaile bat da. Kontzeptu honek datu kopuru handien prozesamenduari egiten dio erreferentzia, hauetan patroi errepikakorrak aurkitu eta enpresa baten zerbitzuen hobekuntzara lagundu ditzeketen ondorioak atera ahal izateko.
Espezializazio hau hainbat sektore profesionaletara egokitzen da, marketing eta arlo finantziarioa izanik ohikoenak, nahiz eta metereologia edo biologia bezalako arloetan ere informazioa eskaini dezakeen. Big Data erreminta printzipal bezala erabiliz aurretiaz ordu kopuru altu bat eskatzen zituzten arazoak, edo agian konponezinak zirenak konpondu ditzakegu. Guzti honegatik, Hackathon-en 2017 edizioak hurrengo galdera aurkezten du: Nola mundua hobetu Big Dataren bitartez?
Gai honek interpretazio ezberdinak izan ditzake: gaitegi lokal batetik abiatuz guztiz internazionala den zerbaitera, galdera honi erantzuna bilatzeko modu asko existitzen dira: aplikazio bat sortuz, webgune bat, databaseak… Parte-hartzaileek askatasun osoa izango dute beraien produktua erosoen sentitzen diren arloan garatu ahal izango dute, beti Big Data izanik proposamenaren oinarria. Interesaturik zaude? Izena eman!
Noiz: Uztailaren 23 eta 24an, igandea eta astelehena; 10:00etatik 20:00etara. Non: Euskal Encounter-en Open Gunean, BEC-en, (Barakaldo).
Angolaren hegoaldean dagoen Okavango ibaitik, Botswanako Kalahari deserturaino, gure planetaren esploratu gabeko azken eremutan barrena lau hilabeteko espedizio bat dago. Toki hau ia ukitu gabe egon izan da milaka urtetan, eta bertan zenbait kolonia basati aurki ditzakegu, besteak beste elefante, hipopotamo, leoi edo leopardoak bezalako animaliak adibidez.
Steve Boyes biologoa eta National Geographiceko esploratzailea izan da espedizio hau gidatzearen arduraduna, Okavango Wilderness proiektuaren barne. Proiektu honek, Big Data oinarri izanik, toki honetako aberastasuna babestea bilatzen du. Boyes 2011tik dabil bertako flora eta fauna ko datuak batzen, uraren kalitatea eta paisaiaren aldaketaren aldizkako ebaluazioak egiteaz gain.
Guzti honekin, database bat garatu du, Into the Okavango webgunean eskuragarri dagoena, Okavagango aztertu eta honi buruzko informazioa batu nahi duen orok espedizioak garatutako txostenei erreparatzea besterik ez dutelarik. Esploratzaile honen lan saiaturi eta Big Data teknologiak gehitzen dituen berrikuntzei esker hau eta mundu beste toki ezkutu batzuk bakarrak izaten jarraituko dute.
23. Euskal Encounter-en ospatutako 2015 Kazetari Hackathoiak 9 komunikabide parte-hartzaile izan zituen. 36 ordutan zehar hedabide berri bat edo jada existitzen zen batean funtzionalitate berri bat garatzen ibili ziren guztiak eta open data erabiliz garatu zituzten proiektuak. Eitb, Onda Vasca, Diario de Navarra, la UPV-EHU, Ballena Blanca, Decoramus-Buscolook, CodeSyntax, Guredot TB eta Agoranews izateak sekulako ohorea izan zen Euskadiko aurrenengo kazetari Hackathoi honentzat.
DN Lab, Diario de Navarra-ko kazetaritza berrikuntza laborategiak, Euskal Encounter-an ospatutako kazetari hackathoia irzabazi zuen. Garaileak argi nagusitu ziren bi bozketetan: epaimahaian eta twitterren, non lehiaketak iraun zuen 36 ordutan zehar egindako lana balioetsi zuten. (gehiago…)
Se está comentando