23. Euskal Encounter-en ospatutako 2015 Kazetari Hackathoiak 9 komunikabide parte-hartzaile izan zituen. 36 ordutan zehar hedabide berri bat edo jada existitzen zen batean funtzionalitate berri bat garatzen ibili ziren guztiak eta open data erabiliz garatu zituzten proiektuak. Eitb, Onda Vasca, Diario de Navarra, la UPV-EHU, Ballena Blanca, Decoramus-Buscolook, CodeSyntax, Guredot TB eta Agoranews izateak sekulako ohorea izan zen Euskadiko aurrenengo kazetari Hackathoi honentzat.
Hackathoiaren zehar, partaideek Master Class ugari jaso zituzten Aletxu Echevarría, Javier F. Barrera edo Jaime Estévez-en mailako kazetari digitalen aldetik eta Open Data-ri buruzko hitzaldi interesgarri bat ere Javier Bikandi, Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzako Zuzendaria den aldetik.
Partaideen arteko elkar-laguntasuna erreztu zuen giro lasai eta partizipatiboa eratu zen lehiaketan. Emaitza bezala maila handiko proiektuak eta lankidetza bide berrien sormena izan genuen. Orokorrean, 36 lanorduak lan ingurugiro oso onean gertatu ziren eta komunikabide desberdinek argi utzi zuten hurrengo hackathoian berriz parte hartzeko gogoa zutela.
Lan denboraldia bukatu zenean, taldeek beraien proiektuak aurkeztu eta defendatu zituzten epaimahairen aurrean. Epaimahaia open data eta kazetaritza munduko pertsona ospetsuek osatu zuten: Koldo Iturriagagoitia Pérez, Gorka Jakobe Palazio, Javier Bikandi Irazabal, María Feijoo, Alberto Bokos Zarraga, Jose Antonio del Moral, Jon Goikoetxea Goiri eta Urko Goitia Goikoetxea. Talde garailea Ramaris Albert Trinidad eta Gontzal Aparicio Sampedrok osatzen zuten DN Lab-ekoa izan zen, Diario de Navarra-ko kazetaritza berrikuntza laborategia.
“Gipuzkoarrak robasetas eta nafarrak meaplayas al dira?”, proiektu irabazleak. twitter-en bitartez eta Euskal Encounter-an bertan hackathoia jarraitu zuten publikoaren laguntza ere jaso zuen.
Se está comentando